top of page

KLASIZISMOA

Musika landu guztiari, ia beti, "musika klasikoa" esaten zaion arren, klasizismo musikala garai barrokoa eta erromantikoa artean garatzen den musika estiloa da (1750-1820). Neoklasizismo artistikoaren aldi berean garatzen da.

Zehaztuz, klasizismoa 1750. urtean, J.S. Bach hil zen urtean, hasten da (hala ere, erabateko klasizismoa Vienako Lehen Eskolaren sorrerarekin, 1760. urtean, dago erlazionatua). XIX. mendearen hasieran, berriz, espiritu erromantikoaren sorrerak garai klasizistari amaiera edo bukaera ematen dio.


Musika klasizista, barrokoaren konplexutasunetik urruti, musika atsegina eta dotorea da. Argitasuna, gustu ona, proportzioa eta dotorezia dira klasizismoaren helburu nagusiak. Kultur gune nagusia Viena (Austria) da, eta hantxe lan egiten dute aldi honetako hiru jenio musikal gorenek: Joseph Haydn-ek (1732-1809), Wolfgang Amadeus Mozart-ek (1756-1791) eta Ludwig van Beethoven-ek (1770-1827).

Espainian Boccherini da estilo klasikoa garatzen duena.

Garai honetan, aristokratek eta burges aberastuek, geroz eta begirune gehiago jasotzen duten musikarien babesletzan (mezenasgoan) dihardute. XVIII. mendearen aurretik, musika jauregietako aretoetan eta elizetan interpretatzen zen. Klasizismoan, ordea, artistak kontzertuan musika entzuteagatik ordaintzen duten entzuleengana zabaltzen hasten dira. Aristokrata dirudunei musika irakasten zaie, bestalde.


Garai klasikoko musikarien estilo gustukoena orkestra ("orkestra" hitza grezierazko "orchestra" hitzetik dator, Greziako antzokietan korua jarri ohi zen zirkuluerdi itxurako lekuaren hitzetik; gaur egun, era berean kokatzen dira orkestrako musikariak) izan zen. Orkestrak ezinbesteko hazkundea izan zuen: harizko musika tresnak biderkatu ziren eta tronpa eta klarinetea gehituz. Musikari gehienek estilo mota hori klasizismoaren arauei jarraituz landu zuten, hau da, instrumentuari ahotsari baino garrantzi handiagoa emanez. Horrela, biolinak, pianoak, biolak eta biolontxeloak oso musika tresna garrantzitsuak ziren. Biolinak orkestraren zuzendari lanak egiten zituen, gainera. Lehen biolina orkestraren parean jartzen zen, eta kontzertua zuzentzen zuen. Bestalde, flauta, oboea, klarinetea, fagota, tronpa eta haizezko beste hainbat instrumentuk ere musika klasikoaren eskeman parte hartu zuten.

 

Mannheim hiriko Eskolak, XVIII. mende amaierako kultur etxe garrantzitsuenak, orkestraren garrantzia bultzatu zuen. Eskola honetako orkestra oso ezaguna egin zen Europa osoan, eta Argien Mende honetako orkestra klasikoen eredu bilakatu zen. Gainera, Haydnek eta Mozartek Mannheimeko Eskolari asko zor diote (idazkera musikalean berritasun ugari ekarri zituen, eta bi konpositoreek berritasunok bereganatu zituzten).
 

bottom of page